XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DIRU HORI...! 1. Horrela ikasiko duzue!

Ipar Amerikako aberats berri batek Europara etortzeko gogo bizia zuen.

Egun batean Bartzelonara joateko aukera izan zuen.

Lantegiko negozio inportante batzuk egin behar zituen han.

Lehenbiziko eguerdian jatetxe ospetsu eta dotore batera joan zen bazkaltzera.

Janari garestienak eskatu zituen eta ederki bazkaldu zuen.

Edariak ere ez zituen merkeenak eskatu.

Inguruko mahaietako jendea harriturik zegoen.

Bukatu zuenean, hamar mila pezeta utzi zituen isilka, kopa baten azpian, zerbitzariarentzat.

Zerbitzariak dirua ikusi zuenean, harritu egin zen.

Eskupeko hau handiegia da pentsatu zuen.

Gizon hau konfunditu egin da.

Zintzoa zen zerbitzaria eta ez zuen dirua hartu.

Makurtu eta belarrira mintzatuz honela esan zion amerikano aberatsari: - Barkatu, jauna, konfunditu zarela uste dut.

Diru hori....

- Ez, ez moztu zion serio amerikanoak, ez naiz konfunditu.

- Nahita utzi dut propina txikia, zerbitzua ez bait da oso ona izan.

- Horrela ikasiko duzue eta hurrengoan hobeto zerbituko duzue.

Galderak
1. Zein aukera izan zuen amerikanoak?
2. Janari merkeak eskatu al zituen?
3. Nolako edariak edan zituen?
4. Zein jende zegoen harriturik?
5. Norentzat utzi zuen amerikanoak dirua?
6. Eskupeko txikia utzi al zuen?
7. Zer pentsatu zuen zerbitzariak harrituta?
8. Zergatik ez zuen dirua hartu zerbitzariak?
9. Hamar mila pezeta eskupeko egokia al da amerikanoaren ustez?
10. Konturatu gabe utzi al zuen eskupeko hura?
.

2. Tonto zoriontsua

Gaurko egunean ez da hain erraza tonto izatea.

Denek azkarrak izan nahi dute.

Ni, ordea, tonto izan naiz beti eta tonto izaten jarraitu nahi dut.

Txikia nintzenean, neretzat izaten zen postrerik onena: - Tarta zatirik handiena Luisitorentzat utziko dugu esaten zuen amak.

- Erdi tontoa da eta guk ematen ez badiogu jan gabe geratuko da gizajoa.

Nere anaiak azkarragoak ziren, baina postre txikiagoa zuten beti.

Handiagoa egin nintzen eta lehen bezain tonto jarraitzen nuen.

Eskolara hasi eta nota txarrak ekartzen genituenean aitak ipurdia berotzen zien nere anaiei; ni, berriz, lasai geratzen nintzen.

- Alferrik da hau jotzea esaten zuen aitak; oso motza da eta zigortuz gero, lehen baino motzago geratuko zaigu.